Detalls del llibre
Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita,pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekulaez fl?neur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoenarteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginakulertu, azaldu eta barneratzea helburu.Eta ?zergatik ez?? aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan ?eta historianzehar? noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzeaagerian jarriz.Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera batenberri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietanzehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia?Hortik ?sigi-sagako gogoetak?, alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketakbaitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataeraridagokionez ere.Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaiosaiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Elena Martinez Rubio
- ISBN13 9788498686692
- ISBN10 8498686695
- Pàgines 142
- Any Edició 2021
- Fecha de publicación 17/06/2021
- Col.lecció Saiakera
- Alto 205 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 250 g
Ressenyes i valoracions
Egun gorrietan
- De
- Elena Martinez Rubio
- |
- Alberdania (2021)
- 9788498686692



