Detalls del llibre
Nahiak mugiarazten gaitu, zerbait lortzeko desirak, gure baitan txinparta bat piztu duen huraxe eskuratzeko irrikak. Hamaika ahalegin egingo ditugu kutixia hori gauzatzeko, grina horrexen menpe jarriz geure etorkizuna, geure zoriona. Eta hala ere, tentazio zitzaiguna erdietsitakoan, itzali egin ohi zaigu lehengo sentipen bizi hura, puxika bat husten den bezala, haurrak bere panpina abandonatzen duen antzera. Gizon-emakumeon sentimendu eta jokabideetan arakatu du Ana Urkizak, begi zorrotzez eta idazkera dotorez hamalau ipuin asmatzeko. Maitemina, ahaztura, patua, heriotza, sexua, bakardadea, mendeku-nahia... gure nahi eta ezin ezkutuenak biluzten ditu egileak hamalau istorio biribil hauetan, giza bihotzen zauri eta kontraesan guztien ispilu.
Llegir més - Autor/a Ana Urkiza Ibaibarriaga
- ISBN13 9788483315934
- ISBN10 8483315939
- Pàgines 160
- Any Edició 2000
- Fecha de publicación 01/01/2000
- Alto 210 mm
- Ancho 125 mm
Ressenyes i valoracions
Desira izoztuak
- De
- Ana Urkiza Ibaibarriaga
- |
- ELKARLANEA (2000)
- 9788483315934



