Detalls del llibre
Stuartek goi-mailako postu bat du Goldman Sachs inbertsio bankuan, betiko neska-lagunak utzi zuenetik bere bizitza pertsonala hutsaren hurrengoa bada ere. Andreasek Bauhaus berri bat egin nahi zuen ikaslea zela, arkitektura sozialago bat, eta orain luxuzko hotelak diseinatu beharrak halako erresumin bat sortzen dio. Naroak ez daki mutilarekin segitu nahi duen, beronen familiari politikak dakarzkion onurak gozatuz, ala idazle batek pizten dion kilika intelektual eta sentsualera makurtu. Londres, Berlin, Milan. Hiru hiri, hiru pertsonaia, hiru istorio. Hogeita hamar urte inguruan dabiltza protagonistak, eta, oraindik gazte izan arren, galdua dute garai bateko xalotasuna, agian baita garai bateko ametsak ere. Ahots berri bat dakar gure letretara Itxaso Araquek bere lehen eleberrian, hainbat gai eta kezka planteatzeaz batera: harreman pertsonalen ezina, hirien gentrifikazioa, ustelkeria politikoa, norbere irudiaren eta errealitatearen arteko talka...
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Itxaso Araque Barriuso
- ISBN13 9788490270295
- ISBN10 8490270295
- Pàgines 252
- Any Edició 2012
- Fecha de publicación 01/11/2012
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
Ressenyes i valoracions
Damutzen ez direnak
- De
- Itxaso Araque Barriuso
- 9788490270295



