Detalls del llibre
Beharbada dena da probisionala, dena da erreskate bat osatzeko estrategia, abiadura askoren errorea, indar zentrifugoen jolasa. Duintasunez onartu behar dira marjinazioa eta periferia, perturbazioa eta gehiegikeria. Agian, derrotatik idatzi, konbultsiotik, balizko endekapenetik, defentsa pertsonala eginez, erresonantzia kaxa bat erdiesten duzun arte, bizitza honetan benetako ihesaldi-planik gabe zaudela onartzeko. Bizkitartean, mimetizatu egiten gara bufaloek zapaldu eta suntsi ez gaitzaten.
Habia egin nahi nuen, baina naturak, urrikalmendurik gabe, okertzen ninduen. Zuhaitza mintzatu zitzaidan, haizeak estutu zuen landarezko egitura, euriak apaldu zuen sikatearen borroka. Geometriaren araudipean zirkulua ikusi nuen tanpez. Habitat egina zegoen.
- Enquadernació Butxaca
- Autor/a Juan Ramon Madariaga
- ISBN13 9788491099086
- ISBN10 8491099085
- Pàgines 96
- Any Edició 2023
- Fecha de publicación 01/01/2023
- Peso 140 g
Ressenyes i valoracions
BUFALO GUZTIAK
- De
- Juan Ramon Madariaga
- |
- EREIN (2023)
- 9788491099086



