Detalls del llibre
Nathan eta Tom osaba-ilobak dira. Osaba dibortziatuta dago eta bizitzan gorabehera franko bizi izan eta gero, ezertan askorik sinesten ez duela, biriketako minbiziaren putzutik burua ateratzen aurkitzen dugu bere haurtzaroko Brooklynen. Bakarrik. Iloba, berriz, ikasle garaian oso gora igo behar zuela ematen zuena, behera-behar geldiezin batean dago. Bakarrik hau ere. Brooklynen, halabeharrez. Hirukotea osatzen duena, Harry, iragan iluneko arte faltsutzaile izandakoa da, eta, gaur egun, Tomen ugazaba, bigarren eskuko liburu-denda batean. Hiru hari nagusi horiekin zutean, eta zeharka sartzen diren hainbat eta hainbat pertsonaia eta kontakizun gogoan erraz gelditzen direnekin osatzen du Paul Auster-ek tapiz bizi eta ero hau. Eleberri distiratsua da Brooklyngo erokeriak (Auster-en lehen lan euskaratua), etsipena maitasun bihurtzen dakiena, argia, bizkorra, barre-eragile sotila; gauzatzen diren eta zapuzten diren ametsen gainean diharduena.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a MARC CHENETIER ET JEAN FREM PAUL AUSTER
- ISBN13 9788488669285
- ISBN10 8488669283
- Pàgines 338
- Any Edició 2006
- Fecha de publicación 01/01/2006
- Idioma Castellà
- Alto 205 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 460 g
Ressenyes i valoracions
Brooklyngo erokeriak (Castellà)
- De
- MARC CHENETIER ET JEAN FREM PAUL AUSTER
- |
- Alberdania (2006)
- 9788488669285



