Detalls del llibre
á“Beraz, bloga nire gune pribatua zen. Nire esparrua. Eta dena izorratu du aitak. Nazkagarria iruditzen zait. Matxinatzeko eskubidea dut. Ez baitu nire bloga kasualitatez aurkitu. Eta ez baitu behin bakarrik bisitatu. Jarraitu egin du, zelatan ibili da, xeheki aztertu du. Orain, bere aurrean nagoenean, inpresioa daukat hiri erdian biluzik paseatzen ari naizela. Eta horrek botaka egiteko gogoa ematen dit”. Aitaren traizioak, “bortxaketa birtualak”, eraman du narratzailea matxinadara eta erabaki du ez diola hitz erdirik esango gehiago. Isilik beraz betiko. Aitak, berriz, barkamena eskatzeko modu bitxia jarri du martxan. Semearen eskura utzi du bere iraganean murgiltzeko aukera paregabea… Ez da ondoriorik gabeko bidaia izango hala ere. Sarearen gaineko eleberria eta seme-alabatasunari buruzkoa.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autors Jean Blondel, Philippe Perrenoud
- ISBN13 9788498683660
- ISBN10 8498683661
- Pàgines 112
- Any Edició 2012
- Fecha de publicación 01/06/2012
- Alto 220 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 200 g
Ressenyes i valoracions
Blog
- De
- Jean Blondel, Philippe Perrenoud
- |
- Alberdania (2012)
- 9788498683660



