Detalls del llibre
Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan, etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta. Etxean entzun bezalaxe eskaintzen dizkizut. Aipatzen diren gertaera guztiak XX. mendekoak dira, Tolosa aldekoak, eta, etxeko historia ez ezik, Euskal Herrikoa jartzen digute begi aurrean: gerra aurreko bizitza, 1936ko gerra, ondorengo gose garaiak, frankismoko errepresioa eta abar. Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta nire senideei jazoera bereziak bizi izatea tokatu zitzaien. Momentu bakoitzean gertatzen ari zena barrundik bizi izan zuten, Historiaren taupadak soinean sentitu zituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordin eta garden islatzen da haien bizitzetan. Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitu ditut, garrantzizkoa iruditzen baitzait, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berri ematea. Kontaketa honen guztiaren ardatza gure aita eta amaren bizitza da, beraiek dira protagonista nagusi. Etxean, mahai inguruan, beraiei aditutakoak dira istorio gehienak. Zenbaitetan, beraien hitz zehatzak jarri ditut, grabatu bezalaxe zuzenagoak eta biziagoak direlako. Aitaren izaera zela-eta, haren bizitzaren inguruko pasadizoak dira luze-zabalenak, seguru aski bizitzan ekintzaile jokatu zuelako eta zoriak zenbait esperientzia berezi biziarazi zizkiolako. Ama, etxera begira bizi izan da, eta bere kontaketak ikusgarriak ez diren arren, ez dira garrantzi gutxiagokoak. Nire bizipen batzuk ere agertzen dira lerro hauetan, historiaren lekukotzak ere badirelako, eta narra- zioaren hariari ondo lotzen zaizkiola uste izan dudalako.
Llegir més - Autor/a Koldo Alijostes Bordagarai
- ISBN13 9788491722069
- ISBN10 8491722068
- Pàgines 192
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 11/12/2020
- Alto 190 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 230 g
- Audiència General / Comerç
Ressenyes i valoracions
Bizitzak
- De
- Koldo Alijostes Bordagarai
- |
- Pamiela argitaletxea (2020)
- 9788491722069



