Detalls del llibre
Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak, paisaiari eta pasaiariei beha. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen estualdiak gerra zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistakà Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo xeheak eta gogoeta sakonak, guztiak egoki nahasturik liburu atsegin eta mamitsua osatzeko, berezi bezain gogoangarria.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Eneko Aizpurua Urteaga
- ISBN13 9788413600000
- ISBN10 8413600006
- Pàgines 240
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 22/08/2020
- Alto 210 mm
- Ancho 160 mm
Ressenyes i valoracions
Bidasoan gora
- De
- Eneko Aizpurua Urteaga
- 9788413600000



