Detalls del llibre
Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin. Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat ?itzultzaile baten lanabes nagusia? osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin. Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido honetan Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren bidezAnjel Lertxundiren liburu berria, azkenaldian ezin hobeki lantzen ari den hibrido horietako bat (saiakera + fikzioa), itzulpengintzari buruzko hausnarketa interesgarriak (baina ez bakarrik, oro har Berbelitz pertsonaiak bizi eta ikusi izan duenari buruzkoak), prosa literario bikaina...
Llegir més - Autor/a Anjel Lertxundi
- ISBN13 9788498688900
- ISBN10 8498688906
- Pàgines 406
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 04/09/2024
- Audiència General / Comerç
Ressenyes i valoracions
Berbelitzen hiztegia
- De
- Anjel Lertxundi
- |
- Alberdania (2024)
- 9788498688900



