Detalls del llibre
Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak: hogei urte eta gero, sufrimenduak hor dirau, zer aldatu da?, onerako?, txarrerako?... 80ko urteetan kokatua dago istorioa, bakardadea are bakardadeago egiten duten Gabonetan. Barrikada bat dago Ordizian, espresaren bidean traban. Gauza ikusgarria da pneumatiko errez eta era guztietako tramankuluz egindako barrikada. Ikusteko modukoa. Kontakizunean aurreratu ahala, beste barrikada batzuk bistaratuko dizkigu Zubizarretak, Antton Olariagaren irudizko narrazioa lagun duela, bere irudimenetik sortutako pertsonaien baitan. Eta irakurleon baitan?
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Patxi Zubizarreta
- ISBN13 9788495589743
- ISBN10 8495589745
- Pàgines 96
- Any Edició 2003
- Fecha de publicación 01/01/2003
- Alto 210 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 170 g
Ressenyes i valoracions
Barrikadak
- De
- Patxi Zubizarreta
- |
- Alberdania (2003)
- 9788495589743



