Detalls del llibre
Sukaldaritzaren auziaz orain arte kanpokoek idatzi izan dute, oro har; eta idatzi izan dute iraganaz edo, gehienez ere, orainaz, baina zer gertatuko da gaurtik aurrera etorkizun ez hain urrunean? Era horretako libururik ez zegoen liburutegietan; ezta erdaraz ere, euskaraz hain gutxi. Edorta Agirrek liburu honetan faseetan sailkatu du elikadura prozesua, eta, bertan oinarriturik, igarpen edo profeziarik gabe (potoloegia baita lantegi hori), ehun bat apustu bota dizkigu etorkizuneko gure elikadura-ohituren gainean. Euskaldun zaharren antzinako modura bota ere dizkigu apustuak, serio arraio. Asisko Urmenetak egin du, marrazkiz marrazki, apustu horien sekretariotza ez hain serioa. Nolako etorkizuna espero dezakegu? Zer merezi dugu? Baserriarenak egin al du? Nolako profesionalak izango ditugu? Sareak soroan zabalduko al ditugu? Konponduko al da gure harrokeria? Nork sartuko digu ziria bihar-etzietan? Baietz okerreko bidea aukeratu!
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autors Edorta Agirre Alonso, ASISKO URMENETA OTSOA
- ISBN13 9788496310933
- ISBN10 8496310930
- Pàgines 136
- Any Edició 2006
- Fecha de publicación 01/01/2006
- Alto 240 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 210 g
Ressenyes i valoracions
Baietz okerreko bidea aukeratu!
- De
- Edorta Agirre Alonso, ASISKO URMENETA OTSOA
- |
- Alberdania (2006)
- 9788496310933



