Detalls del llibre
Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu hemen Wade Davies antropologoak, kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartuta. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko duen arriskua erakusten digu, eta hurbiletik ikustarazten nola galtzen duten herri zaharretako biztanleek beren ohiko bizibidea. Kanadako arktikoan, Afrikar-iparraldeko basamortuetan, Borneo eta Amazonako oihanetan, Orinoko ibaiaren inguruetan, Britainiar Kolunbiako basoetan, edota Haiti uhartean barrena garamatza, gizadiaren ikuspegi osoago bateraino. Zatoz, bada, giza esperientziaren hamaika modu, aurpegi, mintzo eta ikusmolde zuzenetik ezagutzera; bidaia hau ez zaizu inoiz ahantziko.
Llegir més - Enquadernació Tapa dura
- Autor/s Davis, Wade
- ISBN13 9788498600506
- ISBN10 8498600502
- Pàgines 182
- Any Edició 2009
Ressenyes i valoracions
Argia munduaren ertzean
- De
- Wade Davis
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2009)
- 9788498600506
- Saga ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT - ZIO



