Detalls del llibre
?Amerika, Clint Eastwooden arabera. Westernaren heriotza eta berpizkundea? zinemagile kaliforniarraren ikus-entzunezko testuetara hurbiltzen da bidezidor semiotiko-estrukturalista batetik. Liburu honek zinegilearen obran dauden gaiak, figurak, aurkezpen formalak eta egiturak erakutsiko dizkigu, Clint Eastwood (autore-eredu gisa) nor den ezagutzeko balio dizkigutenak, hauek ditugu ikertu beharreko aztergaiak: 1) landu dituen gaiak, 2) haren idazkera zinematografikoa zizelkatu duten indarrak eta 3) haren ahots zinematografikoaren behaketa. Horretarako, haren western kanonikoen (?Unforgiven?, ?The Outlaw Josey Wales?, ?Pale Rider? eta ?Bronco Billy?) eta gaur egungo garai historikoan girotutako beste lan batzuen (?Mystic River?, ?Gran Torino?, ?American Sniper?, ?The Mule? eta ?Space Cowboys?) arteko alderaketa egin da.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a IGNACIO GASTAKA EGUSKIZA
- ISBN13 9788490828045
- ISBN10 8490828040
- Pàgines 272
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 01/01/2024
Ressenyes i valoracions
AMERIKA CLINT EASTWOODEN ARABERA
Westernaren heriotza eta berpizkundea
Llegir més - De
- IGNACIO GASTAKA EGUSKIZA
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2024)
- 9788490828045



