Detalls del llibre
Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, albaketa soziala eta, beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezin gisa aurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ez duen eboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan eraboteko adostasuna eraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarkadako joera sozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuaren lehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa giza eboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezala aurkeztea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina. Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teoriko ezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioa eta gidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teoriko bakoitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoa gizarte-egituraren «berezko» aldaketari. Azkenik, globalizazio neoliberalaren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari den diskurtso ideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuen ekarpen teorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareen eguneroko praxi pertsonala eta kolektiboarekin lotuz.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a ZESAR MARTINEZ GARCIA
- ISBN13 9788474859126
- ISBN10 8474859123
- Pàgines 70
- Any Edició 1970
- Fecha de publicación 01/01/1970
- Alto 220 mm
- Ancho 150 mm
Ressenyes i valoracions
ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA
- De
- ZESAR MARTINEZ GARCIA
- |
- Universidad de Deusto (1970)
- 9788474859126



