Detalls del llibre
Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeakà eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez. Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanakà Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalakà
Llegir més - Autor/a Iñaki Irasizabal Izagirre
- ISBN13 9788490273418
- ISBN10 8490273413
- Pàgines 136
- Any Edició 2015
- Fecha de publicación 01/03/2015
- Alto 205 mm
- Ancho 135 mm
Ressenyes i valoracions
Aita gurea
- De
- Iñaki Irasizabal Izagirre
- 9788490273418



