Detalls del llibre
?Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea?. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? ?Gizartea? ala ?herria? izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.Euskal iritzi-giroan etengabe errepikatzen diren debateez aspertuta? Hau da zure liburua: gure gaur egungo inpase ugariren osagaiak piezaz pieza aztertu ditu Joseba Zulaikak.Gutxitan lortzen du saiakera batek Joseba Zulaikak Aberriaren inpaseak honetan lortu duena: gaur bertan euskal sare sozialak kiskali dituen eztabaida horri buruz ari da; eta, aldi berean, azken mende erdiko perspektiba dauka.Saiakera zorrotza, maila teoriko handikoa, baina edozein irakurlek aise ulertzeko modukoa.Inpasearen kontzeptua sartzen du euskal debate publikoan, gure burua beste modu batera pentsatzeko abiapuntu gisa. Eta lortzen du euskal politikako, kulturako eta gizarteko hainbat auzi gatazkatsu ulergarriago bihurtzea.
Llegir més - Autor/a Joseba Zulaika
- ISBN13 9788498688863
- ISBN10 8498688868
- Pàgines 187
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 18/10/2024
- Audiència General / Comerç
Ressenyes i valoracions
Aberriaren inpaseak
- De
- Joseba Zulaika
- |
- Alberdania (2024)
- 9788498688863



