Amaiur galdezka joan zitzaion amonari: ôZer gertatzen zaio eguzkiari?ö. Eta beste azalpenik ez zion eman: ôEguzki amandrea zahartzen hasia daö. Basora abiatu zen orduan erantzun bila, Mariren lurraldera, akerra eta sugea bidelagun. Haien jarraibideei esker, arbasoen eta naturaren jakinduriaz baliatuta, jakin zuen Amaiurrek zer egin eguzkia suspertzeko. Olentzero-enborra erro sakoneko ipuina da, herri literaturan ernatua, iturri zaharretatik edan eta hitz eta ilustrazio berrietan beste behin loratua.
Lesen Sie mehr