Detalls del llibre
Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandiaren opera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esan zidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeen liburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko alea». Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zen oharkabean pasa; alderantziz, aldeko iritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen eta liburuaren ezagupena areagotu zuen... Azkenean, hamarkada hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalak bilduko zituztenak. Liburua ia "desagertuta" egon da aspaldi honetan. Orain berriz argitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Joseba Sarrionandia
- ISBN13 9788476818657
- ISBN10 8476818653
- Pàgines 144
- Fecha de publicación 17/01/2024
- Col.lecció PAMIELA POESIA
- Alto 215 mm
- Ancho 150 mm
- Peso 240 g
Ressenyes i valoracions
Izuen gordelekuetan barrena
- De
- Joseba Sarrionandia
- |
- Pamiela argitaletxea (2024)
- 9788476818657



