Detalls del llibre
Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte Zaharra ipuin kontalaria eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean. Itzalen Dama eta Patxi Bakallu fantasiazko kontakizuna da, itsas abenturarekin oso lotua. Euskal Herriko eta munduko beste herrietako mitologien arteko lotura egiten duen magiaz
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a URTZI LEONET SANTA CRUZ
- ISBN13 9788413602165
- ISBN10 8413602165
- Pàgines 188
- Any Edició 2022
- Fecha de publicación 07/11/2022
- Alto 210 mm
- Ancho 150 mm
Ressenyes i valoracions
Itzalen Dama eta Patxi Bakallu
- De
- URTZI LEONET SANTA CRUZ
- 9788413602165



