Detalls del llibre
Hiriko pasealekuren batean, eritasunen bat dela eta, zumar mardulak botatzen dituztenean, eraldatu egiten da paisaia. Arrotz bihurtzen da. Egunak aurrera joan ahalean, ordea, eta handixe maiz igaroaren igaroz, urrituz doa zumar desagertuek eragindako barrengo hutsune sentsazioa, harik eta erabat desagertzen den arte. Susmoa dut, pasealekuko arbolekin gertatzen den bezala, halatsu ere gerta daitekeela poesiarik gabe bizitzera moldatuz gero. Hots, gabezia horrek sorturiko hasierako estutasuna pixkanaka arinduz joanen zela egunez egun. Edo, bestela esanda, normaltasun osoz bizi daitekeela hitz poetikorik gabe. Orduan, bada, usadio kontua ote da dena?... Ez, ez dut uste. Eta, gainera, ez dut trantze horretatik pasatu nahi ere. Badaezpada. Tira, kontzientea naiz poesiak betetzen duen espazioaz, arbolek eta zuhaitzek betetzen dutenaren gisa. Horregatik, hain zuzen, hona hemen —espazio horiexen defentsan— liburu honetako poemak.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a JOSE FELIX AZKONA GARZIA
- ISBN13 9788498680546
- ISBN10 8498680549
- Pàgines 120
- Any Edició 2009
- Fecha de publicación 01/01/2009
- Col.lecció Astiro
- Alto 210 mm
- Ancho 150 mm
- Peso 220 g
Ressenyes i valoracions
Arbola naiz eta zuhaitza
- De
- JOSE FELIX AZKONA GARZIA
- |
- Alberdania (2009)
- 9788498680546



