Detalls del llibre
Mende erditik gorako ibilbide oparoa egin du Anjel Lertxundik (Orio, 1948) literaturan. Eta literaturan egindako lanari beste kultur esparru askotan egindakoa gehitu behar zaio, prentsan eta zineman, besteak beste. Obra eskerga horren askotariko ertzak aztertzen ditu liburu honek. Ikertzaile eta idazle askoren lankidetzari esker ondutako monografikoa da. 2023an egin zen Uda Ikastaroko hitzaldiak jaso dira bertan, eta baita Lertxundiren omenezko Zarauzko ekitaldietan eskainitakoak ere. Lertxundiren obraren alderdi asko jorratzen dituzte lanek, talaia ezberdinetatik, sakon eta zorrotz. Mugarri bat da liburu hau: hutsune handi bat betetzera dator Lertxundiren obraren inguruko ikerketen esparruan, eta abiapuntu sendoa izan daiteke etorkizuneko ikerketentzat.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a AA. VV.
- ISBN13 9788490827604
- ISBN10 8490827605
- Pàgines 214
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 01/01/2024
Ressenyes i valoracions
ANJEL LERTXUNDI IDAZLEA ETA OBRA
- De
- AA. VV.
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2024)
- 9788490827604



