Detalles del libro
Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Oiartzungo plazan Xalbadorren bertso batzuk entzuten. Jendetza bildu da, eta sekulako errespetuz entzuten dute denek. Afaldu aurretik lekuonatarrenean izan da, Tiburtzik kantatutako bertso zaharrez gozatzen. Ahozkotasunaren putzutik edatearen poderioz iturri bihurtu da Lete, eta orain bera da bertsoak idazten diharduena. Azken hatsarekin kantatu du Xalbadorrek bere bertsorik sakonena, eta Letek agur eresi bat idazteko bulkada sentitu du. Handik egun batzuetara agertu da plazara, gitarra eskutan. Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Leten bertso batzuk entzuten? Liburu honek Leteren bizitzaren, garaiaren, eta obraren errepasoa egiten tu lehen hiru kapituluetan. Laugarrenean, bertsolaritzak Leterengan izan zuen eragina eta Leteren abestiek bertsogintzan izan dutena azaltzen dira xeheki.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Martin Etxebeste, Jon
- ISBN13 9788413195988
- ISBN10 8413195985
- Páginas 228
- Año de Edición 2023
Reseñas y valoraciones
XABIER LETE
Bertsorik sakonena
Leer más - De
- Jon Martin Etxebeste
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2023)
- 9788413195988



