Detalles del libro
Partekatzearen plazera eta laguntasuna ospatzen duen liburua.Goiz eguzkitsu batean, Katuak esne-katilu bero bat hartzeko apeta sentitu zuen. Lagunen etxera abiatu zen plana elkarrekin egiteko. Untxiak bizkotxo egin-berria eskaini zion, eta Ahateak sutondoan ukulelea jotzea proposatu zion, Azkonarraren etxera ere abiatu ziren, baina... inor ez. Piztia hark ere bazituen planak: partxis taula hartu eta lagunen bila abiatua zen.Bost sagutxo eta Baga, Biga, Higa liburuen ostean, Maria Girón-ek (XVII. Nazioarteko Konpostela Saria jasotako ilustratzaileak) kontakizun samurra, bizia eta gozagarria dakar. Partekatzearen plazerari gorazarre egiten dio liburuak eta ahozko kontakizunaren baliabideak maisuki erabiltzen ditu.Ilustrazioak koloretsuak eta argiak dira, elur zuriaren gainean kontrastea sortzen dutenak. Bereziki aipagarria da partxis jokoko hori, gorri, berde eta urdinaren erabilera, janzkeratan ez ezik animalien etxeetan ere islatzen dena. Albumarekin batera autoreak diseinatutako partxis-taula bat ere badator, liburuaz ez ezik jolasaz ere gozatzeko.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/es Giron Gónzalez, Ana Maria
- ISBN13 9788491724629
- ISBN10 8491724621
- Páginas 36
- Año de Edición 2026
Reseñas y valoraciones
PARTXIS
- De
- Ana Maria Giron Gónzalez
- |
- Pamiela argitaletxea (2026)
- 9788491724629



