Detalles del libro
Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira aspaldi honetan eskualdean eta horrek haserrea eragin du herritarren artean. Dirua ebasteko asmoarekin egin den gazte baten bahiketa izan da edalontzia gainezka eginarazi duen tanta.Herritarrak kalera atera dira segurtasun ezagatik protestaka. Hori gutxi balitz, badirudi baten batzuk hitzetatik ekintzetara pasatu eta justizia beren kabuz egin nahian hasi direla. Beasaingo errumaniar ijito baten etxeari su eman diote, eta gaztea leku ezezagunean dago harrezkero. Gertaeren tokian pintada arrazistak agertu dira, ôBenetako Euskaldunakö izeneko talde misteriotsu batek sinatuak.Ikerketa-lanak ezustekoz eta arriskuz betetako eremu ilun eta labainkor batean barneraraziko du Mikel Egileor, egunkaritik kaleratu zutenetik, freelancee moduan ari dena lanean bizimodua ozta-ozta atera beharrez.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Eneko Aizpurua Urteaga
- ISBN13 9788497468541
- ISBN10 8497468546
- Páginas 164
- Año de Edición 2013
- Fecha de publicación 25/11/2013
- Alto 205 mm
- Ancho 135 mm
- Peso 230 g
Reseñas y valoraciones
Herensuge gorriaren urtea
- De
- Eneko Aizpurua Urteaga
- |
- EREIN (2013)
- 9788497468541



