Detalles del libro
Lambro ibaiaren bazterrean datza hamahiru urteko Francesca, uharriak lepondoan eta ipurdi biluzian iltzatzen zaizkiola eta gainean gizon baten gorpua duela. Hurbil du Maddalena, uretan belauniko, lohiturik eta eztulka. Urtebete lehenago hasi zen bi neskatxen arteko harremana, Francesca txunditurik gelditu baitzen denek ôBarrengaiztoö deitzen zuten haren izaera matxinoarekin. Arau sozialak beste ezeren gainetik betearazten dituen amari entzungor eta kaleko mihi gaiztoek diotena gorabehera, Francesca Maddalenaren lagun taldera bilduko da bizitzeko molde askeago batez jabetu nahian. Hala ere, kolonietako gerrak eta erregimen faxistak temati jarriko dizkiete oztopoak bi lagunei, eta zapalketa misogino eta bereizkeria sozial askotarikoei aurre egin beharko diete. Elkarrekin eta eskuz esku egin ere.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Salvioni, Beatrice
- ISBN13 9788410246133
- ISBN10 8410246139
- Páginas 280
- Año de Edición 2024
Reseñas y valoraciones
BARRENGAIZTO
- De
- Beatrice Salvioni
- |
- Txalaparta, S.L. (2024)
- 9788410246133



