Detalles del libro
Bost zentzumenen bidez aurpegiko atalak deskubritzeko poegrama berria duzue honakoa.Antonio Rubioren esanetan, «Ilargian kulunkantari» bildumako liburuki bakoitza begia hezteko eta belarria eztitzeko ariketa bat da. Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak dira.Tradiziozko haur-kantutegian (errima, erritmoa, enumerazioak, errepikapena, bertsoa eta leloa, pilaketa?) eta hondo argietan erraz antzematen diren irudietan oinarriturik, kantatzeko eta kontatzeko den bilduma hau 0-3 urte bitarteko HGLko erreferente bilakatu da, eta, halaber, neska-mutiko askoren aurreirakurketa eta aurreidazketarako bidea abian jartzeko aukera ematen du.Kasu honetan, «Aurpegia» deritzan honek bost zentzumenen bidez aupegiaren atalak ikastera gonbidatzen gaitu.«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/es Rubio, Antonio
- ISBN13 9788491724339
- ISBN10 8491724338
- Páginas 16
- Año de Edición 2025
Reseñas y valoraciones
AURPEGIA
- De
- Antonio Rubio
- |
- Pamiela argitaletxea (2025)
- 9788491724339



