Close Bookish App

Bookish AppRead more and better

Download
Google 4.5
★★★★★
Google reviews
JOAN DEN EGUNEKO IPUINA
JOAN DEN EGUNEKO IPUINA

Book Details

«Joan den eguneko ipuina» seme-alabei zaien maitasun mugagabeaz mintzo da. Gauaz, lo hartu aurretik, gelaren iluntasunean izandako elkarrizketa samur baten bidez, irakurleari erakusten dio zeinen handia den haurrek helduengan eragiteko duten gaitasuna. Bi protagonisten arteko hitzek agerian uzten dute nola berreskuratu ditzakeen heldu batek, jadanik urrun duen haurtzarora itzuliko bailitzan, dagoeneko galduak zituen emozio eta fantasiak. Familia asko identifikaturik sentituko dira gaugiroko irudi honekin, etxeko txikienak loak noiz hartuko esperoan ematen diren une horiek gogora ekarrita.Haurraren ikuspuntuari so, aipatzekoa da helduaren babesaren bilaketa, gauari dion beldurra arintzeko. Isiltasunaren, bakardadearen, ezezagunaren aurrean, segurtasuna emango dion norbaiten premia. Alboan norbait izateak, ondokoaren gorputzak eta ahotsak betetzen dute haurrak sentitzen duen hutsunea.Era berean, islatuta daude haurren ?zergatik?? etengabeak, inguruan duten munduari buruz dituzten zalantza horien guztien gaineko azalpenak baizik nahi ez dutenak. Galderaz gainezka du barrena, eta hala adierazten du, errepikapenaren bidez; zalantza eta babesgabetasuna atzean utziz, guztiz aldakorra eta zalantzazkoa den errealitate batean.Helduei ipuinak kontatzeko eskatzeak arindu egiten ditu beldurrak. Lotarako istorioa maitekiro kontatzen duenaren ahotsa ezinbestekoa da gurasoen eta haurren arteko harremanean. Bistan uzten du hori ezin duela ordezkatu gailu elektroniko batek.Metaliteraturako ariketa honetan, aitak ipuin bat kontatzen dio semeari. Istorioan, biek imajinatzen dute animaliak direla:kanguruak, arranoak, urtxintxak? Noemi VIllamuzak ederki jantzi du istorioa kolore eta lerro leunez osatutako eszena ederrez. Saltoka eta hegaka aritzen dira. Jan, bainatu, elkar laztandu, eta jolasean aritzen dira; txikiena zirraraz betetzen duten gauza mordoa egiten dute. Zenbaitetan, ezin izaten dio eutsi istorioan sartzeko gogoari: ideiak botatzen ditu, galderak egin, zirrara adierazi, eta, ipuinak aurrera egin ahala, are sartuago dago istorioan. «Joan den eguneko ipuina» ez da beste deus, betiko ipuina baino: lasaitzen eta sendatzen duen horietakoa, amets zoriontsuetarako sarbidea.
Read more

  • Binding Hard cover
  • Author/s Villamuza i Manso, Noemí / Aliaga Sanchez, Roberto
  • ISBN13 9788491721956
  • ISBN10 8491721959
  • Pages 32
  • Published 2020
Read more

Reviews and ratings

Be the first to rate it!

Have you read JOAN DEN EGUNEKO IPUINA?

JOAN DEN EGUNEKO IPUINA

JOAN DEN EGUNEKO IPUINA

13,30€ 14,00€ -5%
Agotado temporalmente
13,30€ 14,00€ -5%
Agotado temporalmente
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Free returns Info
Thank you for shopping at real bookstores! Thank you for shopping at real bookstores!

Exclusive promotions, discounts, and news in our newsletter

Talk to your bookseller
Do you need help finding a book?
Do you want a personal recommendation?

Whatsapp