Book Details
"IRATIREN ARTEA liburuan, Paul Urkijo Alijo zuzendari eta gidoilariaren IRATI film txalotuaren atzean dagoen lan artistikoa biltzen da. Pelikulak 5 GOYA izendapen jaso zituen, eta publikoaren eta efektu berezi onenen saria irabazi zituen SITGESeko fantasiazko eta beldurrezko nazioarteko zinema-jaialdian. IRATI euskal mitologiari eta historiari egindako gorazarre bat da, VIII. mendean girotua, Orreagako bataila ostean. Protagonistak, ENEKO eta IRATI, izaki fantastikoz betetako mundu zahar batean murgilduko dira, MARI, BASAJAUN edo LAMIAK dauden lurralde batean. Pelikularen sormen-prozesuan, lantalde artistiko gartsu batek egin zuen lan zuzendariaren gidaritzapean eta, elkarrekin, belaunaldiz belaunaldi transmititutako kondairak pantaila handira eramateko erronkari heldu zioten: lan ederra, maitasunez, errespetuz eta imaginazioz egindakoa. Liburu honetan, sormen-prozesuko ehunka irudi eta argazki aurkituko dituzue: arte kontzeptualak, arte-diseinuak, jantzi-diseinuak, VFX, makillajea, errodajeko irudiak, pelikularen fotogramak, kartelak, euskararen tratamenduaà Eta horiekin batera, Paul Urkijo Alijo zuzendariak idatzitako komentarioak. "
Read more - Binding Soft cover
- Author/s URKIJO ALIJO, PAUL
- ISBN13 9788413604749
- ISBN10 8413604745
- Pages 220
- Published 2024
Reviews and ratings
IRATI FILMAREN ARTEA EL ARTE DE LA PELICULA
- By
- PAUL URKIJO ALIJO
- |
- Elkar (2024)
- 9788413604749



