Close Bookish App

Bookish AppRead more and better

Download
Google 4.5
★★★★★
Google reviews
HEARTSTOPPER 1 BI MUTILEN ENKONTRUA
HEARTSTOPPER 1 BI MUTILEN ENKONTRUA

Book Details

Bi mutilek elkar ezagutzen dute, lagun egin eta maitemindu egiten dira. Zailtasun berezirik gabeko gertaera bat da, baina badakigu bizitza ez dela horrelakoa. Are gutxiago 14 eta 16 urte bitartean badituzu. Nick eta Charlie institutu berera doaz, mutilen ikastetxe batera. Egun batean, elkarren ondoan eseri beharko dute klasean, eta berehala ohartuko dira ondo moldatzen direla. Charlie, ordea, Nickekin maiteminduko da, eta Nick heterosexuala da. Tao da Charlieren lagunik onena, eta hark abisatzen dio, bai, Charlieri, kontua ez dela ondo aterako? non eta Nicki ere Charlierenganako sentimenduak sortzen ez zaizkion. Eta halaxe gertatuko da. Nick nahasita sentituko da ustekabeko sentimendu horiekin, ordura arte neskak bakarrik gustatzen baitzitzaizkion. Ez du Charlie mindu nahi, baina denbora behar du zer gertatzen zaion eta zer egin nahi duen ulertzeko. Eskerrak biek ere ikusiko duten badituztela inguruan entzuteko prest dauden pertsonak.'Heartstopper' fenomenoak badu, azkenean ere, euskarazko edizioa. Gaur egun horren ezaguna den sail hau sareko plataformatan argitaratu zen lehenik, eta 13 milioi pertsonak baino gehiagok irakurri zuten, ondoren, Kickstarter web orrian plazaratu zen, eta hor ere arrakasta: helburutzat zuten diru kopurua baino bost aldiz gehiago bildu zuten bi orduan bakarrik. Halaxe, Hachette UK argitaletxeak paperean argitaratu zuen, eta mundu osora zabaldu zen: 2024 arte 39 hizkuntzatara itzuli da eta zortzi milioi kopia baino gehiago saldu ditu. Azkenik, Netflixerako ere egokitu dute (2024ko urrian estreinatu zen hirugarren denboraldia Espainian). Egileak berak egin du egokitzapena, atalen gidoiak idatzi eta seriea ekoizten baitu. Gaur gaurkoz, bost liburuk osatzen dute 'Heartstopper', eta seigarren batek itxiko du saila, aurreikuspenen arabera, 2026an.
Read more

  • Binding Hard cover
  • Author/s Oseman, Alice
  • ISBN13 9788410332089
  • ISBN10 8410332086
  • Pages 288
  • Published 2024
Read more

Reviews and ratings

Be the first to rate it!

Have you read HEARTSTOPPER 1 BI MUTILEN ENKONTRUA?

HEARTSTOPPER 1 BI MUTILEN ENKONTRUA

HEARTSTOPPER 1 BI MUTILEN ENKONTRUA

16,15€ 17,00€ -5%
Immediate availability for shipping
16,15€ 17,00€ -5%
Immediate availability for shipping
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Home delivery Free  from 18 €

info_shipping Immediate availability for shipping
Ubicación

Llibreria Caselles Free

Free returns Info
Thank you for shopping at real bookstores! Thank you for shopping at real bookstores!

Exclusive promotions, discounts, and news in our newsletter

Talk to your bookseller
Do you need help finding a book?
Do you want a personal recommendation?

Whatsapp