Book Details
Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian.Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark ?odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria? agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak. Gertatutakoaren muinera iritsi nahian, Joe Sacco erabat murgiltzen da Rafahko eta handik gertu dagoen Khan Yunisko eguneroko bizitzan, Gazaren iragana eta oraina biluzteraino. Gazako oin-oharrak obrak berrogeita hamar urteko denbora-tartea hartzen du, bizi-bizi mugitzen da gerra batetik bestera, eta iheslarien, eskola-umeen, alargunen zein xekeen ahotsak biltzen ditu: finean, tragedia baten esentzia jasotzen du.Palestina (Astiberri, 2023) eta Gerra Gazan (Astiberri, 2024) liburuetan bezala, Saccoren kazetaritza bisual bereziak xehetasun zoragarri eta zehatzez islatu du hango paisaia konplexua. Gazako oin-oharrak Saccoren orain arteko obrarik anbiziotsuena da, eta egileak, gure garaiko gatazka izugarri batetik abiatuta, esperientzia intimo eta gertukoa eskaintzen digu.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Sacco, Joe
- ISBN13 9788410332836
- ISBN10 8410332833
- Pages 432
- Published 2025
Reviews and ratings
GAZAKO OHIN-OHARRAK
- By
- Joe Sacco
- |
- Astiberri Ediciones (2025)
- 9788410332836
27,55€
29,00€
-5%
Shipping Free
Available on 24/11/2025
This book goes on sale on 24/11/2025
27,55€
29,00€
-5%
Shipping Free
Available on 24/11/2025
This book goes on sale on 24/11/2025
Guaranteed delivery on the release day.
Free
within mainland Spain
Pickup at the bookstore
Free



