Book Details
"Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburuak Bilboko poeta handiari eginiko hurbilketa eskaintzen du. Lehen poemetatik hasi eta azken poemetaraino haren eskutik jarraitu du Jon Kortazar egileak garaiko historia. Bere poesiaren hariak bilbatzen ditu testu honek eta bere ardura nagusiak agertzen. Gerra Zibilari buruzko bere irudia, Javier Batarritaren heriotza tragikoa, Bilboko etxolen bizitza nekagarria, Otxarkoaga auzoaren eraikuntza, garaiko langileen istripu negargarriak aipatu zituen Gabriel Arestik.Gogora ekarri ditugu gai horiek, bertsolariekin batera bere burua «Herrian txertatu, gu geu ere herri bihurtzeko» asmotan idazten zuen poetaren irudia eta bere lanaren irakurketa amaigabea agertzeko asmoz.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Kortazar, Jon
- ISBN13 9788491724551
- ISBN10 8491724559
- Pages 232
- Published 2025
Reviews and ratings
GABRIEL ARESTI
- By
- Jon Kortazar
- |
- Pamiela argitaletxea (2025)
- 9788491724551



