Book Details
Pazientzia izatea, diziplina baloratzea eta helduen aholkuak aintzat hartzea. Irabazten eta galtzen jakitea, talde batean integratzea, adiskidetasuna praktikatzea. Entzuten jakitea eta isiltasunaz gozatzea, erronkei aurre egitea beldurra galtzeko, zuhurra eta ekina izatea. Inguratzen gaituzten gauza eta momentuen edertasunaz jabetzea? Album ilustratu baten forman, «Esker mila!» albumak mezu bat bidali nahi die bizitzan zehar ezagutzen ditugun pertsonei, gure izaera osatzen eta gizartean zuzen jokatzen laguntzen diguten guztiei: familia, lagunak, auzoa, eskola?Lehen pertsonan kontatua, eguneroko bizitzako egoerak deskribatzen dituzten esaldi laburren bidez, bizipen propioekin edo gertuko esperientziekin identifikaturik sentituko da irakurlea. Ilustrazioek, baikortasuna adierazten duten trazu solte eta kolore argitsuen bidez, landan eta hirian gertatzen diren eszena etxekoiak erakusten dituzte, jende mota askorekiko hartu-emanak, jolaserako eta ondo pasatzeko guneak. Haurtzaroa gainditu eta bizitza osoan iraungo duen ikasketa.Liburuaren lagina ikusi:https://issuu.com/kalandraka.com/docs/esker-mila-eusk
Read more - Binding Hard cover
- Author/s Carvalho, Bernardo / Minhós Martins, Isabel
- ISBN13 9788491722687
- ISBN10 8491722688
- Pages 32
- Published 2022
Reviews and ratings
ESKER MILA!
- By
- Bernardo Carvalho, Isabel Minhós Martins
- |
- PAMIELA (2022)
- 9788491722687
- Series KALANDRAKA EUSKERA



