Book Details
Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak. Bere esperientzia kontatuz egileak, idazkera gordin eta aldi berean eder batekin, agerian jartzen du Mendebaldeko emakumezkoak harrapatuta dauzkan amarrua, ôemakume izoztuö bihurtu dituen patua.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Ernaux, Annie
- ISBN13 9788413603445
- ISBN10 8413603447
- Pages 200
- Published 2023
Reviews and ratings
EMAKUME IZOZTUA ZAITEGI SARIA NOBEL SARIA
- By
- Annie Ernaux
- |
- Elkar (2023)
- 9788413603445



