Book Details
Urteak bete arren, adinez zahartu gabe, haurtzaroko ahotsei, soinuei, paisaiei antzematen jarraitzen dieten irakurleei idatzi dizkie poema hauek Miren Agur Meabek. Haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digu, bidean aurkezten duen paisaia oro sentimendu bihurtuz. Jolas batean bezala, poemetako bakoitzari darion musikari jarraituz, osatuko du irakurleak poema-liburu honen pentagrama, behin eta berriz irakurria izan dadin, eta musikak harrapatuta, doinu ezti eta askeek liluratuta, eramango dute irakurlea azken poemaraino.Miren Agur Meaberentzat, zerumugari begiratzea abiatzeko bultzada izan daiteke. Ane Pikazarentzat, bere zerumuga amaierarik ez duen mundu onirikoan dago. Biak ala biak aske eta eskutik ibili dira liburu honetan, iluntasunetik argitasunera eraman dituen zerumugako bidearen zati batean.
Read more - Binding Hard cover
- Author/s Meabe Plaza, Miren Agur
- ISBN13 9788490279724
- ISBN10 8490279721
- Pages 100
- Published 2020
Reviews and ratings
BEGIAK ZERUMUGAN EUSKERA
- By
- Miren Agur Meabe Plaza
- 9788490279724



