Book Details
PAMIELA ETA KALANDRAKA ARGITALETXEEK BERRESKURATU EGIN DUTE Eric Carle-ren obra, eta euskaraz argitaratu dute haren liburu ezagunenetako bat.Zaldia, behia, ardia? baserriko abereak armiarma hartaratzen saiatzen dira beraiekin joateko. Armiarmak, ordea, bere amarauna egiten dihardu, harik eta euli bat harrapatzen duen arte? Jarraikitasunari, ahaleginari eta ondo egindako lanari buruzko obra bat da hau. Testu xume eta erritmiko baten bidez, errepika-formulak baliatuz, aurreirakurle eta lehen irakurleekin irakurri eta entzuteko album ezin hobea da. Gainera, zeta-harizko testura bati esker, hatzen ukimenaren bidez ere jaso daiteke istorioa.Eric Carle nazioarteko haur literaturaren arloko egile handienetako bat da. Obra zabal baten jabe da, eta haren irudi alai eta koloretsuetan nabarmentzen da, kasu honetan bezala, collage delako teknika.
Read more - Binding Hard cover
- Author/s Carle, Eric
- ISBN13 9788491723318
- ISBN10 8491723315
- Pages 32
- Published 2023
Reviews and ratings
ARMIARMA OSO LANPETUTA DAGO
- By
- Eric Carle
- |
- Pamiela argitaletxea (2023)
- 9788491723318



