Book Details
Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren agerpena eta emigrazioaren etorrera masiboa eta lehen arnasten zen giroa nahasi egin zen.Paisaia horretan aurkitzen dugu Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarra, iragarle gisa magiaren arlo guztietan bere zerbitzuak eskaintzen dituena. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu hasiko da, eta patuak eramango du Bilboko gizartearen behe mailarik apalenarekin bezala goi mailako jende finenekin erlazionatzera. Haien kaskarkeriek baina baita prestutasunak ere, gorabehera barregarrien sekuentzia bati bide emango diete, errealitate gogor baten kontrastean.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Arretxe, Jon
- ISBN13 9788491099529
- ISBN10 8491099522
- Pages 240
- Published 2024
Reviews and ratings
19 KAMERA
- By
- Jon Arretxe
- |
- EREIN (2024)
- 9788491099529



