Close Bookish App

Bookish AppLies mehr und besser

Herunterladen
Google 4.5
★★★★★
Google reviews
JOSTAILUAK
JOSTAILUAK

Buch Details

Neska-mutikoek nola beren zentzumenen, alderdi psikomotorraren eta adimenaren garapenerako, hala sozializazio eta ulermenerako erabili ohi dituzten objektuak biltzen ditu ?Jostailuak? liburukiak: haurren txintxirrina eta pilota, esaterako, baina, horietaz gain, egurrezko piezak edo ipuinak ere tarteko dira. Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama ?begia hezten? eta ?belarria eztitzen? lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo leloa, enumerazioa?), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak?) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
Lesen Sie mehr

  • Einband Hardcover
  • Schriftsteller VILLAN SEOANE, OSCAR / RUBIO HERRERO, ANTONIO
  • ISBN13 9788491722274
  • ISBN10 8491722270
  • Buchseiten 18
  • Jahr der Ausgabe 2021
Lesen Sie mehr

Rezensionen und Bewertungen

Sei die erste Person, die es bewertet!

Hast du gelesen JOSTAILUAK?

JOSTAILUAK

JOSTAILUAK

9,02€ 9,50€ -5%
Sofort versandbereit
9,02€ 9,50€ -5%
Sofort versandbereit
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Lieferung nach Hause Kostenlos  ab 18 €

info_shipping Sofort versandbereit
Ubicación

Llibreria Caselles Kostenlos

Kostenlose Rücksendung Info
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen! Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!

Exklusive Aktionen, Rabatte und Neuigkeiten in unserem Newsletter

Sprich mit deiner Buchhändlerin
Brauchst du Hilfe, um ein Buch zu finden?
Möchtest du eine persönliche Empfehlung?

Whatsapp